IKASTEA ERABATEKO ABENTURA BILAKATUKO DA!
Gure escape room-a ingelesez
Zer dira escape room-ak?
Gure escape room-a
Chameleon Theatre North-en, ingelesa ikastea erabateko abentura bilakatuko da! Gure escape room-a erritmo biziko jarduera dibertigarria da, eta bertan ikasleek elkarrekin egin beharko dute lan buru-hausgarriak ebazteko, erronkak osatzeko eta gure eragileak antzeztutako pertsonaia garaitzeko. Guzti hori ingelesa modu natural eta dinamikoan erabiliz!
Urtero, escape room-ak gai eta antagonista berri bat du, eta azken hori aktore ingelez natibo/a batek antzezten du. Ikasleek eragilearekin elkarreragin, argibideei jarraitu eta elkarrekin lan egin beharko dute arrakasta izateko.
Aurtengo jarduera

Zenbat iraungo du?
Saio bakoitzak 45 – 50 minutu inguru irauten du, eta 32 ikasle har ditzake gehienez. Saio bat baino gehiago erreserbatu daiteke egun bererako.
Prezioa:
5 € ikasle bakoitzeko, egun bakoitzean gutxienez 100 ikasle izanda (hainbat saiotan). Eman zuen ikasleei ingelesa erabiltzeko aukera, logika eta komunikazioaren bidez eta, batez ere, ondo pasatuz!
IKASLE NAGUSIAGOENTZAKO ERRONKA DIBERTIGARRIA
Gure escape room-a
• Oso interaktiboa da: ikasleek aktiboki hartuko dute parte esperientzian zereginak osatuz, argibideei jarraituz eta eragilearekin zuzenean ingelesez hitz eginez.
• Hizkuntzan ardaztuta dago: jarduera osoan zehar, ikasleek ingelesa erabili beharko dute buru-hausgarriak osatzeko eta erronkei aurre egiteko. Ondorioz, beren hiztegia eta entzunezko ulermena hobetuko dituzte ondo pasatzen duten bitartean.
• Partehartzailea eta inklusiboa da: ikasleek talde txikietan hasiko dute ekintza, eta amaierako erronkari aurre egiteko elkartu beharko dira. Horrela, taldeka lan egiten eta elkarrekin komunikatzen ikasiko dute.
• Gelaren arabera diseinatuko dugu: dena eramateaz arduratuko gara, eta mahaiak dituen gela handi batean edo antzeko toki batean antolatuko dugu, egunean zehar egongo diren saio guztiak bertan egiteko.
• Mailaren arabera diseinatuko dugu: batez ere bigarren hezkuntzako 3. eta 4. mailarako aproposa izan arren, ikastetxeak antzerkia erreserbatu nahi ez badu, 1. eta 2. mailetara ere egoki dezakegu. Kasu jakin batzuetan, ikasleek ingeles-maila altua badute, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetara ere egokitzeko aukera dago.
• Prestakuntza-materialen laguntzarekin egiten ditugu: jardueraren aurretik erabiltzeko baliabideak eta bideoak emango dizkizuegu, ikasleei prestatzen laguntzeko, saioan zehar eroso sentitu daitezen.