Antzerkia ingelesez

Ikastetxeetarako ingelesezko antzezlanak

Chameleon Theatre North

Ikasi ingelesa antzerkiari esker

Egoitza Gasteizen dugu, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Kantabria, Errioxa eta Burgoseko probintzietan zehar mugitzen gara, haur eskolatik, bigarren hezkuntzarainoko ikasleentzako antzezten. 

Gure ikuskizunak interaktiboak, dibertigarriak eta pedagogikoak dira, ikasleak ingelesean modu natural, zirraragarri eta eraginkorrean murgiltzeko diseinatuta daude. Ingelesa ama-hizkuntza duten aktoreekin bakarrik egiten dugu lan. Gainera, gure antzezpenak energiaz eta umorez beteta daude, eta primerakoak dira ikusleek parte hartzeko.

Ingelesa ikastea ez da inoiz hain dinamikoa izan

Chameleon Theatre North konpainian, antzezpenaren bidez ematen diogu bizitza ingelesari.

Gauzak errazten dizkiegu ikastetxeei: zentroetara gerturatzen gara, bertan egiten ditugu antzezpenak eta prezio merkeak eskaintzen ditugu, ahalik eta ikasle gehien goza dezaten ingelesezko antzezlanetaz.

Iruzkinak

Zer deritzote gure bezeroek?

Ikuskizun interaktiboak ingelesez

Gure antzerki-ikuskizunak

Chameleon Theatre North-en, antzerkia ikuskizuna baino askoz gehiago da: esperientzia bat da. Edozein adineko ikasleentzat bereziki diseinatuta dauden ikuskizun dinamiko eta interaktiboak sortzen ditugu ingelesez, hau da, haur hezkuntza zein lehen eta bigarren hezkuntzako haur eta nerabeentzat.

Berdin dio ingeles-irakasgaiari bizitza eman nahi diozuen edo kultura-jarduera paregabe bat eskaini nahi duzuen

Gure antzerki-ikuskizunak hizkuntza ikasteko laguntza eraginkorra eta merkea dira. Gure ikuskizunak interaktiboak eta pedagogikoak dira, eta ingelesa ama-hizkuntza duten aktoreek antzezten dituzte. Adin ezberdinentzako antzezlanak dauzkagu, eta eskaintzen diguten edozein lekura egokitzeko gai gara. 

Ingelesezko jarduera interaktiboa

Gure Escape Room-a

Chameleon Theatre North-en, ingelesa irakasgai bat baino gehiago da: abentura bat da. Ikasle nagusienentzako jarduera interaktibo gisa bereziki diseinatutako escape-room zirraragarri eta murgiltzaileak prestatzen ditugu ingelesez.

Eman zuen ikasleei ingelesa erabiltzeko aukera, logika eta komunikazioaren bidez eta, batez ere, ondo pasatuz!

Ingelesa ikastea erabateko abentura bilakatuko da! Gure escape room-a erritmo biziko jarduera dibertigarria da, eta bertan ikasleek elkarrekin egin beharko dute lan buru-hausgarriak ebazteko eta erronkak osatzeko. Guzti hori ingelesa modu natural eta dinamikoan erabiliz!