GURE ANTZERKI-IKUSKIZUNAK
Ikuskizun dinamiko eta interaktiboak ingelesez
Gure ikuskizunak interaktiboak, dibertigarriak eta pedagogikoak dira
Berdin dio ingeles-ikasgaiari bizitza eman nahi diozuen edo kultura-jarduera paregabe bat eskaini nahi duzuen, gure antzerki-ikuskizunak ingelesa ikasteko laguntza eraginkorra eta merkea dira.
Chameleon Theatre North-en, antzerkia ikuskizun bat baino gehiago da: esperientzia bat da. Edozein adineko ikasleentzat bereziki diseinatuta dauden ikuskizun dinamiko eta interaktiboak sortzen ditugu ingelesez, hau da, haur hezkuntza zein lehen eta bigarren hezkuntzako haurrentzat.
Gure ikuskizunak interaktiboak, dibertigarriak eta pedagogikoak dira, eta ikasleak ingelesean modu natural, zirraragarri eta eraginkorrean murgiltzeko diseinatuta daude. Ingelesa ama-hizkuntza duten aktoreekin bakarrik egiten dugu lan. Gainera, gure antzezpenak energiaz eta umorez beteta daude, eta gainera primerakoak dira ikusleek parte hartzeko.
Gure emanaldiak…
• Interaktiboak dira: ikasleak ez dira ikusle hutsak izango, parte hartzeko aukera ere izango bait dute! Berdin dio esaldiak errepikatuz, galderei erantzunez edo agertokira igoz den, gure ikuskizunak ikusleek parte hartzeko pentsatuta daude.
• Pedagogikoak dira: gure gidoi guztiak ingeles argi eta ulerterrazean idatzita daude, ikasleei istorioen, abestien eta umorearen bidez hizkuntzan barneratzen laguntzeko.
• Adinaren araberakoak dira: edukia adin-taldearen arabera egokitzen dugu, emanaldia entretenigarria eta ikasleen mailarako egokia dela ziurtatzeko.
• Jatorrizko hiztunek antzezten dute: gure aktore guztiek ingelesa ama-hizkuntza gisa dutenez, ikasleak benetako ahoskera, erritmoa eta hiztegia entzungo dituzte.
• Ikastetxean bertan egiten ditugu: ez duzue autobusik edo baimenik beharko. Gu mugituko gara, ikastetxeko atondoan edo antzokian antzezteko.
• Intimoak eta moldagarriak dira: 50 eta 80 ikasle arteko talde txikien aurrean egiten ditugu ikuskizunak, esperientzia pertsonal eta erakargarriagoak eskaintzeko. Ikasle guztientzako emanaldiak nahi dituzten ikastetxeen kasuan, hainbat saio erreserba ditzakete egun bererako.
• Prestakuntza-materialak eskaintzen ditugu: jardueraren aurretik erabiltzeko baliabideak eta bideoak emango dizkizuegu, ikasleei prestatzen laguntzeko, ikuskizunean zehar eroso senti daitezen.


Maiz egindako galderak
Zein adin-talderentzat dira egokiak ikuskizunak?
Haur hezkuntza zein lehen eta bigarren hezkuntzako haurrentzako emanaldi pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, adinaren araberako hizkuntza, umorea eta interakzioak erabiliz.
Ikastetxera zatozte edo mugitu egin behar gara?
Zuen ikastetxera joango gara, emanaldia gimnasioan, antzokian edo erabilera anitzeko aretoan egiteko. Ez duzue zertan garraioa antolatu edo eraikinetik atera.
Zenbat ikasle egon daitezke saio bakoitzeko?
50 eta 80 arteko ikasle taldeak saio bakoitzeko, ikastetxean daukazuen lekuaren edo taldeen tamainaren arabera.
Saio bat baino gehiago erreserba dezakegu egun bererako?
Bai. Orokorrean, ikastetxeek 2 eta 6 saioren artean erreserbatzen dituzte egun bererako, adin-talde edo ikasle kopuru ezberdinei egokitzeko.
Zenbat balio du?
Prezioa 4 €-koa da ikasle bakoitzeko, egun bakoitzean gutxienez 135 ikasle izanda (hainbat saiotan). Hau da, 540 € guztira.
Guztira 135 ikasle baino gutxiago dituen landa-ikastetxe txiki batean bazaudete, jarri gurekin harremanetan hala ere. Pozik bilatuko ditugu konponbide malguak eta egokiak.
Prestakuntza-materialak ematen dituzue?
Noski! Ikuskizunaren aurretik, ariketak eta YouTube-ko bideoak ematen ditugu, ikasleak aldez aurretik erabiliko dugun hiztegira eta kontatuko dugun istoriora ohi daitezen.
Zenbat aktore daude ikuskizun bakoitzean?
Ikuskizun bakoitzean ingelesa ama-hizkuntza duen aktore profesional batek hartuko du parte. Gure aktoreak edozein adineko ikasleei parte hartzen motibatzen adituak dira.
Zer leku mota behar duzue emanaldia egiteko?
Oso malguak gara. Ikastetxeetako ia edozein tokitara egokitu gaitezke, gimnasioak, atondoak eta gela handiak barne.
Taldeen tamainak ere egokitzen ditugu, esperientzia guztiontzat erosoa izan dadin.
Ikastetxetik kanpo jardun dezakezue, adibidez, tokiko antzoki batean?
Bai. Zuen ikastetxeak tokiko kultura-zentroa edo antzokia erreserbatu badu, pozik egingo dugu hor emanaldia.
conchi carral2025-06-24Trustindex verifies that the original source of the review is Google. Totalmente recomendable. sara pelaz perez2025-06-23Trustindex verifies that the original source of the review is Google. Muy buen profesional. Este curso hemos tenido la suerte de poder volver a disfrutar de sus funciones, todas muy adecuadas y adaptadas a diferentes niveles del alumnado. Hace que sean muy participativas y divertidas. Volveremos a vernos 😊 Itziar Benavent2025-06-23Trustindex verifies that the original source of the review is Google. Very professional!!! Great connection with kids!!! Sara Juanes Martin2025-06-20Trustindex verifies that the original source of the review is Google. Interactúa mucho con los niños, se hace entender, y lo más importante, se ríen muchísimo. Les encantó. 100% recomendable. Y el precio, muy bien. Itziar Bernaras2025-06-18Trustindex verifies that the original source of the review is Google. Hiru urte daramate guregana etortzen. Urtero gai berri batekin etortzen dira eta 6. mailako gazteek buru belarri sartzen dira jokoan eta errez gainditzen dituzte oztopo guztiak. Oso gomendagarria. ana echarte2025-06-06Trustindex verifies that the original source of the review is Google. Experiencia muy positiva en los 2 años que han puesto escena su trabajo en el colegio Azpilagaña de Pamplona, los alumnos, los profesores y la APYMA que los ha contratado han disfrutado con su espectáculo. Ha sido muy dinámico y entretenido. Muchas gracias. Ruben Castillo2025-06-03Trustindex verifies that the original source of the review is Google. Ha estado en el colegio de Elciego al que van mis hijos y, como cada año, ha sido espectacular!!! Thank you Dan!!! Yolanda Pérez Martín2025-06-01Trustindex verifies that the original source of the review is Google. Llevamos años disfrutando de las obras de teatro en Inglés de Chameleon Theatre con nuestro alumnado de Infantil y Primaria y siempre han sido UN LUJO. Están adaptadas por ciclos y las disfruta tanto el alumnado, como el profesorado. Muy interactivas, divertidas y comprensibles para el alumnado. Recomendables al 100%. Dan siempre pone todo muy fácil para el centro. Gracias por vuestra profesionalidad e implicación para que todo salga bien con todos los públicos. SUPERB!!! Both Nursery and Primary students have always enjoyed your shows in all senses: understanding the play and taking an active part in it. ABSOLUTELY RECOMENDABLE. Jarraitu ikasleei eta irakasleei hain ondo egindako antzerkiaz gozarazten, ikasleen adinera eta ulermenera egokituak, eta, gainera, oso dibertigarriak. % 100 gomendagarria. Jon Saez de Ocariz2025-05-29Trustindex verifies that the original source of the review is Google. Guztiz gomendagarria! Euskadin oinarria duen umeentzako Igelesez egiten duen antzerkia. Eskerrik asko egiten dezuten lana gatik. Jarraitu horrela! JUDIT ZUAZO2025-05-28Trustindex verifies that the original source of the review is Google. ¡Una experiencia fantástica! Los teatros están adaptados al alumnado de distintas edades y con diferentes temáticas. Son muy amenos y divertidos y como interactúan con el alumnado lo disfrutaron un montón. Nos encantó la profesionalidad e implicación de los actores. ¡Muy recomendable!